Tolosaldeko Giltzarriak gonbidatuta Antzuolako eta Azpeitiko Gure Esku Dago ekimeneko kideak izango dira beraien herrietan izan diren galdeketa esperientziak kontatzen.
"Herria elkartu, piztu, ilusionatu eta martxan jartzeko aitzakia izatea nahi dugu", esan dute antolatzaileek.
Ostegunean, abenduak 29, 18:00etatik aurrera izango da hitzordua, Villabonako Aljibean.