Banatu da Behar Zanako errifen sari nagusia

Ataria 2016ko abenduaren 20a

Atzo iluntzean banatu zen Behar Zana pilota elkartearen errifen sari nagusia. Pello Mujika Mujika billabonatarrak Agustin Laskurain elkarteko idazkariaren eskutik jaso zuen saria.

Sari nagusia –saski ederra, bidaia eta Oria merkatari elkarteko kideen eskutik elkarteko saltokietan erosketak egiteko 1000 euroko erosketa txartelez osatua– ez ezik, ohi denez, hiru sari txikiago ere zozketatu dira –saski txikixeagoa eta 200 euroko erosketa txartelak–.

Hiru sari horietatik biren irabazleak Xabier Mendizabal Jauregi eta Joxean Jauregi Iruretagoiena herritarrak dira. Azken saridunaren berri jakitea soilik falta da, Larrea okindegian saldutako 9.304 zenbakidunarena, hain zuzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!