Eñaut Elorrietaren kontzerturako sarrerak salgai

Ataria 2016ko abenduaren 19a

Abenduaren 30ean bere bakarkako emanaldia eskainiko du Gernikako musikariak. Sarrerak aldez aurretik eskuratu daitezke Amasa kafetegian.

Sei euroan eskuratu ahal izango dira datozen egunotan.

Eñaut Elorrietak Deserriko kantak diskoa kaleratu zuen 2013an eta lan horretan jasotako piezak emango ditu Villabonako Gurea aretoan, hilaren 30ean, 20:30tik aurrera.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!