Abenduaren 26tik 30era I. Gabonetako Futbol Kanpusa antolatu du Billabona F.K.E.k. 2005etik 2008ra (biak barne) jaiotako neska eta mutilek parte hartu dezakete. Saioak 09:00etatik 13:00etara izango dira. Kuota 40 eurokoa izango da futbol eskolakoentzat eta 50 euro ez direnentzat. Izena Arratzainen asteazken eta ostiraletan 19:00etatik 20:00etara, billabonafke@yahoo.es helbidean edo 636624046 zenbakian eman daiteke. Azken eguna abenduaren 16a da.