Gaztetxean, maskulinitateaz

Ataria 2016ko abenduaren 10a

Villabonako Onddo Gazte Asanbladak "maskulinitate hegemonikoa kuestionatu eta deseraikuntza prozesuari ekiteko" tailerra antolatu du. Bertan, 16 mutil elkartu dira goizean, eta hiru orduz jardunean aritu dira Gaztetxean.

Oso gustura zeuden tailerraren amaiera partean Villabonako gaztetxera joan direnak. Tailerra dinamikoa eta probetxuzkoa izan dela azaldu dute: "feminismoaren barruan maskulinateta lantzen ari gara, baina modu dinamiko batean, hau da, bakoitzak bere esperientzia kontatuz".

Parte hartzearekin ere oso pozik zeuden gazte asanbladakoak, apusturik onenetan ere ez baitzuten aurre ikusten kopuru hori. Amasa-Villabonako, inguruko herrietako eta baita Falceseko gazteak ere elkartu dira gaztetxean gaur goizean.

Mugimendua duen gaztetxea da Villabonakoa, nahiz eta batzuetan ongietorria ez den mugimendua jasan behar izaten duten. Aste honetan bizitu dute azken adibidea. Asanbladatik salatu dutenez, ezezagunen bisita izan dute astean zehar gaztetxean. Ongi ez zekiten zertara sartu diren sartu direnak: "Diru askorik behintzat ez zuten aurkituko". Hala ere, esan bezala, Onddo Gazte Asanbladak salatu du gaztetxean sartu izana, eta horretarako kontzentrazioa egin zuten asteartean.

Argazkia: Onddo Gazte Asanblada

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!