Asteburuan abiatuko da V. Antton Pebet memoriala

Ataria 2016ko abenduaren 7a

Behar Zanan aritzen zen Angeluko pilotari gaztea gogoratuz egiten dute urtero txapelketa eta asteburu honetan hasita urtarrilaren 7ra arte luzatuko dira partidan Villabonako frontoian.

Ostiral arratsaldean eta larunbat goizean jokatuko dira lehen partidak. Ostiralean, abenduak 9, 19:00etatik aurrera, Riol eta Aranguren, Salaberria eta Ruizen aurka ariko dira lehen partidan eta bigarrenean, Espinal eta Gorrotxategi, Urretabizkaia eta Santxez.

Larunbatean, abenduak 10, 11:00etan hasita, Anso eta Aizpuruk, Etxeberria eta Ibarlozaren aurkako partida jokatuko dute eta Padro eta Etchegoinek berriz, indarrak neurtuko dituzte Azpiri eta Murgiondoren aurka.

Sarrera doakoa izango da eta jaialdi bakoitzean saski eder batean zozketarako txartelak salduko dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!