Urak emandakoak

Ataria 2016ko azaroaren 30a

Aizkardi Mendi Elkartearen 33. Mendi Astearen barruan urteroko hitzordua izaten da argazki rallya. Aurtengo parte hartzaileek amankomuneko gai bat izan dute argazkia ateratzerakoan: ura.

Iragan astean banatu zituen Aizkardi Mendi Taldeak argazki rallyko sariak. Aurretik, lan guztiak ikusgai egon dira Gurea zine aretoko sarreran.

Mendian ibiltzea gustuko izan eta argazkigintza maite dutenek ekidin ezineko zita izaten dute urtero Aiztondon: Aizkardi Mendi Astearen barruan antolatutako argazki rallya, hain zuzen ere.

Aurtengo lanen inspirazio iturria, ezin hobeto esanda gainera, ura izan da. Urak argazkilari bakoitzaren objektibo aurrean forma ezberdina hartu du gainera: batzuetan putzuak izan dira, besteetan iturriak, errekak eta distirak ere azaldu izan dira aurkeztutako irudietan, adibidez.

SARIDUNAK

Urrezko tantak argazkiak jaso zuen argazki onenari saria; publikoak aukeratutako argazkirik onena Nat...ura  izan da. Bigarren eta hirugarren sariak berriz, hurrenez hurren, ondorengoak izan dira: Islada eta Sarea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!