'E, petrel' ikuskizuna izango da bihar, Gurea antzokian

Ataria 2016ko azaroaren 24a

Aizkardi Mendi Elkarteak antolatutako mendi astearen barruan antolatu dute antzerki ikuskizuna. Julio Villar da aktorea, eta Mikel Sarriegik zuzendutako obra "poetiko" eta "atsegina" da. 

Antzezlan horren oinarria da Julio Villarren ¡Eh, petrel! Cuaderno de un navegante solitario liburua. Liburuak du hizpide Villarrek Mistral belaontzian egindako bidaia "gogoangarria": 1968an, Bartzelonatik abiatu eta 38.000 itsas mila egin ostean, Donostiari iritsen zen 1972an, munduaren bira eginda. "Arriskuz, gorabeheraz eta ziarraraz beteteko bidaia, askatasun-sentimenduaren bultzadaz egina". 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!