Indomable obraren egilea den Fatima Djarra Sanik eskainiko du hitzaldia. Nafarroako Medicus Mundiko kulturarteko bitartekaria da Djarra.
Emakumeen genitalen mutilazioa eta horien inguruko mito eta gako kulturalak eskainiko ditu hitzaldian.
Villabonako PSE-EEren eskaera
Maria Luisa Arija bozeramale sozialistak nabarmendu du Espainiako estatuan ablazioa galarazten duen legedia dagoela eta orain, erakundeei dagokiela prebentzio eta heziketa lana egitea. "Emakumeek beren integritateko fisikoarekiko eta gorputzarekiko duen berezko eskubidea ukatzen du praktika honek", dio Arijak.
Amasa-Villabonako udalean alderdi sozialistak duen ordezkariak gogoratu du, tradizio "basati" hau Afrikako herrialde askotan burutzen dutela, hala nola, Chad, Somalia, Mali, Sudan, Burkina Faso, Senegal, Gambia, Kenya eta Boli Kostan. Genero indarkeriatzat hartu ditu Arijak praktika hauek eta geure lurraldean bizi diren neskato etorkinen osasuna zaintzeko eskatu du.
"Ez dago zentzugabekeria hau justifikatzen duen arrazoi ez kultural ez erlijiosorik. Emakumeentzako, mina, infekzioak, erditzerakoan arazoak eta heriotzak ekartzen ditu". Horregatik, praktika honekin behin betiko amaitzeko Espainiako eta Euskal Herriko erakundeei informazio, prebentzio, administrazio eta gizarte arloko neurriak hartzea eskatzen die Villabonako PSE-EEk eta behar denetan erantzuleak zigortzea.
Elkarretaratzea, ostiralean
Amasa-Villabonako dalak deituta, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako egunaren harira elkarretaratzea egingo dute. Ostiralean, izango da, Errebote plazan, udaletxea urrean, arratsaldeko 19:00etan.
Udalak Amasa-Villabonako herritarrei ekimen honetan parte hartzeko deia luzatu die.
