Datorren urtera arte San Martin!

Irati Saizar Artola 2016ko azaroaren 13a

Festen azken egunera iritsita, herri kirol lehia egin dute Amasan. Horrekin, eta martina sorginaren agurrarekin datorren urtera arte agurtu dituzte festak.

Arratsalderako hitzordua egina zuten amasarrek eta asteasuarrek Amasako frontoian. Hasieran, erakustaldi batzuk egin dituzte eta jarraian etorri da bi taldeen arteko lehia: kirol ezberdinak errelebotara egin behar izan dituzte. Ajearen laguntzaz edo ajerik gabe, erakustaldi polita eskaini dute bi taldeek. Bukatzeko, sokatira saioa egin dute eta taldeko argazki batekin amaitu dute lehia. 

Erakustaldiarekin eta plazan zintzilik zen Martina sorginaren agurrarekin amaitu dituzte amasarrek San Martin festak. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!