Panpinek errespetua ematen dutenean

Itzea Urkizu Arsuaga 2016ko azaroaren 12a

Krosaren ondorengo atsedena laburra izan da gaztetxoentzat, eguerdian erraldoi eta buruhandiak irten baitira, trikiti doinuz.

Taberna bilakatu da, eguerdian, Amasako txokorik epelena. Haize hotzagandik babesteko ez dute, ordea, guraso, senide zein haurrek, denbora gehiegirik izan: buruhandi eta erraldoiak zain ziren plazan, neska-mutilak berriro lasterka jartzeko.

Trikiti doinuek girotu dute desfilea, eta festa giroa zen nagusi baina, ohiko moduan, panpinek errespetua eman diote hainbat haurri, eta kopetilun gerturatu dira buruhandiak hobeto ezagutzera. Beste batzuek, berriz, erraz apurtu dituzte beldurraren mugak, eta maskara erraldoiak zirikatzera ere ausartu dira.

Gaztetxoenen gozamenari gazte eta helduenak jarraipena emango dio, herri bazkaria izango baitute orain.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!