Estutu txiki bat arnasari

Itzea Urkizu Arsuaga 2016ko azaroaren 12a

Haur krosak abiarazi du, Amasako sanmartinetan, asteburuko egitaraua; hauspoa dantzan jarri dute neska-mutilek.

Aldapan behera hasi behar izan dute lasterketa, baina, itzuli labur zein luze, helmuga zeharkatzeko estualdi txikian jarri behar izan dute arnasa neska-mutilek, maldan gora ibilbidea biribiltzeko.

11:00etan gaztetxoenek ekin diote haur krosari, eta haur bezainbeste guraso eta senide elkartu da kirolzaletasuna sustatzeko hitzordura. Argazkilaririk ez da falta izan, eta ezta animorik ere.

Atsedena ederki etorri zaie, batez ere, haurretan helduenei, eta lurrean esertzea aukeratu duenik izan bada ere, gehienek taberna izan dute aterpe, muinoko haize freskotik babestu eta mokadutxoa jateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!