Dantzaren inguruan, astea antolatu du Oinkarik

Ataria 2016ko aza. 11a, 08:00

Azaroaren 18an, Kukai dantza taldeak, 'Lotuneak' eskainiko du eta horren inguruko tailerra izango da astelehenean.

Oinkari dantza taldeak, Amasa-Villabonako Udalaren laguntzarekin antolatu ditu ekitaldiak azaroaren 14tik 19ra.

Kukai dantza konpainiak, ostiralean, Gurea aretoan eskainiko duen Lotuneak ikuskizuna ardatz hartuta, 13 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutako tailerra izango da, ikastolako ganbaran, astelehenean, azaroak 14, 19:00etatik 20:30era. Azken urteetan kanpoko koreografoekin egindako lanak eragin dion eraldaketa erakusteaz gain, denbora horretan mugimendua nola landu eta garatu den aztertuko dute Kukai taldeko kideek, modu praktikoan.

Beste bi tailer eskainiko dira astearen barruan. Asteartean, dantza familian tailerra eta ostegunean, dantzarako nola jantzi azalduko dute, Eneko Gilek eta Lurdes Esnaolak eskainiko dituzte, hurrenez hurren. Tailerrak doakoak dira eta edonork hartu ahal izango du parte, harremanak@oinkari.eus helbidean izena emanda.

Astea amaitzeko, larunbatean, Swarovska taldearekin erromeria izango da Oinkariko irakasleek zuzenduta.

AZAROAK 14, ASTELEHENA

19:00 - 20:30. Ikastolako ganbaran, Dantza Astearen barruan emango du tailerra Kukai Dantza Konpainiak.

AZAROAK 15, ASTEARTEA

17:30 - 18:30. A Taldea. Ikastolako ganbaran, Dantza Astearen barruan emango du tailerra Eneko Gilek, Dantza familian izenarekin.

18:30 - 19:30. B Taldea. Ikastolako ganbaran, Dantza Astearen barruan emango du tailerra Eneko Gilek, Dantza familian izenarekin.

AZAROAK 17, OSTEGUNA

19:00 -20:15. Ikastolako ganbaran, Dantza Astearen barruan emango du tailerra Lurdes Esnaolak dantzarako nola jantzi esplikatzeko.

AZAROAK 18, OSTIRALA

22:30. Gurea zinema aretoan, Kukai dantza konpainiaren Lotuneak ikuskizuna.

AZAROAK 19, LARUNBATA

17:30 - 18:45. Bearzana pilotalekuan, Swarovska taldearen erromeria, Oinkariko dantza irakasleek zuzenduta.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!