Udal ordezkari eta herritarrak giza eskubideen eta elkarbizitzaren alde

Ataria 2016ko azaroaren 10a

Amasa-Villabonako EAJ, EH Bildu eta PSEko udal ordezkariek aho batez adostu dute Memoriaren Egunaren harira adierazpena eta arratsaldean Errebote plazan elkarretaratzea egin dute.

Udal ordezkari guztien izenean, udaletxe aurrean egin duten elkarretaratzearen ondoren hitz hauek egin dituzte Maite Izagirre EAJko alkateak eta Xabat Laborde EH Bilduko zinegotziak –osasun arazoak tarteko, Maria Luisa Arija sozialista ez da Villabonan egon–:

"Bakeak eta bizikidetzak, indarkeriaren bidegabekeria eta eragindako mina aitortzea, eta biktima guztien duintasuna onartzea eskatzen du, biktima orok merezi baitu egia, justizia eta erreparaziorako eskubidea.

Giza duintasunaren, pertsonaren eta horren ondoriozko giza eskubideen errespetua edozein kausa politikoren edota Estatu arrazoiaren gainetik eta aurretik dago.

Etorkizunean, ez da jarri behar ez kausa politikorik, ez estatu arrazoirik, bestelako uste osorik edo ziurtasunik, giza eskubideen, pertsonaren eta bizitzaren balioaren gainetik".
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!