Jabier Renobales eta Ivan Alonso dira ikuskizunaren zuzendariak. Arropa garbitegi batean ari dira lanean antzerkiko bi protagonistak: Miren Larrea eta Valentina Raposo. Bat-batean, galdutako txakurkume bat agertzen da garbitegian, eta goitik behera aldatuko zaie munduarekiko duten ikuspegia eta bien arteko harremana.
"Umorez kontatutako ikuskizun samurra da, eta inguruan ditugunekiko harremanei buruzko hausnarketa egitera animatuko ditu ikusleak".
Dokumentu honetan irakur daiteke azaroko kultur programazio osoa.