Gurasoentzako ikastaroak antolatu ditu udalak

Ataria 2016ko urriaren 26a

Lahar elkartearekin elkarlanean, seme-alaben ongizate eta garapena sustatu, gurasoei seme-alaben heziketan parte hartzeko ezagupen eta baliabideak eskaintzea da Amasa-Villabonako udalak antolatu duen ikastaroaren helburua

Hazkuntza, portaera, emozioak, komunikazioa, aisialdia eta eskola izango dira jorratuko dituzten edukiak eta izen emateak, Amasa-Villabonako udaleko gizarte zerbitzuetan egin beharko da, urriaren 27a baino lehen.

Azaoaren 2, 9, 16, 23 eta 30ean udaletxeko balio anitzeko gelan izango dira saioak, euskaraz 14:30tik 16:00etara eta gaztelaniaz, 16:30tik 18:00etara. 0 eta 18 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzendutako saioak dira.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!