Erreleboka egiteko aukera, Amasako Mendiduatloian

Ataria 2016ko urriaren 21a

Dagoeneko XXIV. ediziora iritsi da Amasako Mendiduatloia, eta aurtengoan erreleboka egiteko aukera izango da lehenengo aldiz. Igande honetan egingo da proba, eta 11:00etan emango zaio hasiera. 

Probak hiru zati izango ditu. Lehenengoan 4,25 kilometro korrika; bigarrengoan bizikletaz 17 kilometro osatu behar dira; eta azkenik berriro ere korrikan egin behar da, 2,5 kilometro oraingoan. 

Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituko proba da Amasakoa. Izena www.mendiduatloia.eus helbidean eman daiteke. Aurretik bakarka 15 euro dira eta erreleboka 30 euro; egunean bertan, 20 euro pertsonako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!