Bigarren egin du Hassan Ait Chaou billabonatarrak

Ataria 2016ko urriaren 15a

Limone sul Gardan (Italia) jokatu da Skyrunning World Series kopako zortzigarren eta azken proba eta sailkapen orokorrean, billabonatarra azpi-txapeldun geratu da Tadei Pivk italiarraren atzetik.

2016ko Skyrunning txapeldun geratzeko puntuan egon da Euskadiko selekzioaren parte hartu duen Hassan Ait Chaou mendi lasterketaria. Munduko Kopako zazpigarren proba irabaztetik zetorren –Big Sky Montana (AEB)– baina gaur eguerdian Limone Extreme SkyRacen lortu dituen 63 puntuak ez zaizkio nahikoa izan, lehen sailkatuaren puntuak berdintzeko. 23 kilometroko lasterketa izan da gaurkoa, 2.000 metroko pendizarekin.

Euskadiko Selekzioarekin parte hartu du gaur Aritz Egeak eta hamaikagarren egin du munduko kopako sailkapen orokorrean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!