Aurreko astean ekin zieten asanbladei Onddoko kideek eta "herriari bizitasun pixka bat emateko asmotan" hainbat ekimen antolatu dituzte.
Larunbat goizean, mikromatxismoari buruzko tailerra egingo dute gaztetxean eta gauean, mozorro gaua izango da. "Sorpresaz beteriko gaua" izango dela hitz eman dute gazte asanbladako kideek.