Txakolinarekin, topa!

Ane Urkola 2016ko irailaren 17a

VI. Txakolin Eguna ospatzen ari dira Amasan. Pilota partidua eta txakolin dastaketa izan dira arratsaldean. 

VI. urtez jarraian, txakolin festa antolatu du Uxo-Toki elkarteak Amasan. 16:30ean, Santxok eta Alduntzinek jokatu dute Labaka eta Erasunen aurka. Labaka eta Erasun zizurkildarrak gailendu ziren, 22-19. Pilota partidaren ondoren, 30 txakolin inguru dastatzeko aukera izan da, pintxoekin lagunduta. Aurtengo berrikuntza Hika upategia izan da; Amasako txakolindegiak ateak ireki ditu berriz, eta herriko txakolin egunean izan da. 

Txakolin dastaketaren ondoren, antolatzaileak eta herritarrak Uxo-Toki elkartean elkartuko dira afaltzeko. Giro ederra ziurtatuta dago, beraz, ordu txikiak arte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!