Amaia Agirre hirugarren, XXV. Lazkao Txiki bertso paper lehiaketan

Ataria 2016ko irailaren 13a

"Hauteskundeak" izeneko sortarekin jaso du hirugarren saria billabonako bertsolariak, eta 300 euro eskuratu ditu.

Argi-berri elkarteak eta Ordiziako udalak antolatzen dute sariketa eta aurtengoa 25. edizioa izan da.

Oiartzunera joan da lehen saria; Karmele Mitxelenak jaso du "Bigarren eskuko bihotzak" izeneko lanarekin. Txikia oroigarria eta 500 euro eman dizkiote. Bigarren saria, berriz, Iñigo Legorburuk lortu du. "Lesbosetik" sorta aurkeztu du eta aipamenarekin batera, 400 euro jasoko ditu.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!