Gipuzkoako minbiziaren aurkako elkartearen diru bilketa, larunbatean

Ataria 2016ko irailaren 8a

"Ezin duzu imajinatu euro batek martxan jartzen duen guztia" lelopean egingo dute diru bilketa irailaren 10ean, larunbata, Villabonan.

Elkarteko kideek azaldu dutenez, bi helburu nagusi ditu diru bilketak: gaixotasuna ikertzeko dirua lortzea, eta mantentzea gaixoei eta bere senitartekoei zuzendutako dohainezko programak edo zerbitzuak.

Espainiako Estatuko minbizi-ikerketa sarea osatzen duten taldeen %63a ari da jasotzen elkarte horren laguntza; hain zuzen, minbizia ikertzeko 170 proiektutan ari da parte hartzen elkarte hori. "Horrek adierazten du gizartearen konpromisoa eta laguntza minbiziaren aurkako ikerkuntza lehentasun soziala bihur dadin", azaldu dute. 

Erretzeari uzteko terapiak, Tolosan

Erretzeari uzteko terapiak antolatu ditu Minbiziaren Aurkako Taldeak Tolosan. Dohainik dira, eta gaian espezializatutako psikologo batek zuzentzen ditu. Bertan parte hartzeko 943652143 telefonora edo tolosaldea@aecc.es helbidera idatzi behar da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!