Euskal Herriko I. Bote Luzeko Txapelketa, Villabonan

Ataria 2016ko irailaren 7a

Lehen aldiz ospatuko da Euskal Herriko I. Bote Luzeko Txapelketa. Igande honetan, Amasa-Villabonako Errebote plazan jokatuko dira partidak, 10:30ean hasita.

Lehenik, Bote Luzeko partida jokatuko da, Gipuzkoako bigarren eta Lapurdiko lehen taldea ariko dira nor baino nor. 12:00etan, aldiz, Enrique Abril Memorialaren Errebote norgehiagoka jokatuko dute, Behar Zana eta Kanbok.

Igandeko zita baino lehen, Bote Luzeko lehen partida Sarako plazan jokatuko dute, Lapurdiko bigarren eta Gipuzkoako lehen taldeak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!