Hemen da bosgarren edukiontzia

Ataria 2016ko irailaren 1a

Orain arte martxan egon den atez ateko sistema kendu, eta bosgarren edukiontziaren aldeko hautua egin du Amasa-Villabonako EAJ-k. Datozen egunotan jarriko dute abian zaborrak biltzeko sistema berria.

Irailaren 5 eta 9 artean, herritarrek aldaketaren gaineko informazioa jaso ahal izango dute etxeko postontzietan. Bertan, organikoa eta errefusaren edukiontziak erabiltzeko behar den txipa, noiz eta non jaso beharko duten azalduko da, besteak beste. Irailaren 12tik 16ra banatuko dituzte txipak.

Amasa-Villabonako Udalaren arabera, bosgarren edukiontziarekin aurrezten den diruarekin, herritarrek konposta egiteko poltsak eskuragai izango dituzte, horretarako jarriko den makina berri batean; poltsak txip bidez lortzeko aukera izango da.

Udalak eskatu die herritarrei sistema ahalik eta ondoen erabiltzeko, herria garbiagoa izaten laguntzeko, eta sistema bera merkeagoa izan dadin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!