Behar Zanakoak Gipuzkoako errebote txapelaren bila

Asier Imaz 2016ko uztailaren 21a

Argazkia: Lligaxkako partidan Zubieta 2 taldearen aurka jokatu partida, Villabonako errebote plazan. Zuriz Behar Zana, eta gorriz Zubieta 2.

Villabonako Behar Zana pilota elkartekoek hitzordu garrantzitsua dute asteburuan. Gipuzkoako Errebote Txapelketaren finala jokatuko dute Zubietako plazan, 10:30ean. 

Gipuzkoako Errebote Txapelketa bere amaierara iristear da. Hego Euskal Herrian hiru elkarte besterik ez dira errebotean jokatzen dutenak, eta aurtengoan lortu dute lau talde osatzea. Zubietako bi, Oiartzungo Txost elkartetik bat, eta Villabonako Behar Zana elkartekoa da bestea. Finala larunbat honetan izango da  10:30ean Zubietako plazan, eta Zubietako talde bat lehiatuko da Villabonako Behar Zana elkartekoen aurka.

Finalera iritsi baino lehen, talde bakoitzak hiru partida jokatu ditu ligaxkan. Talde guztiak elkarren aurka jokatu dute, eta partida gehien irabazi dituzten bi taldeak lehiatuko dira finalean.

Villabonako taldearen emaitzak:

Behar Zana - Zubieta 2, 11-13
Behar Zana - Txost, 13-11
Zubieta 1 - Behar Zana, 6-13

Behar Zanakoek Zubieta 2 taldearen aurka jokatuko dute finala: 10:30ean izango da Zubietako plazan. Lehendik kirol hau ezagutzen ez duen jendeari luzatu nahi die antolatzaileek partida ikusteko gonbita.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!