Festetako beroketak egin dituzte villabonatarrek. Irrintzi elkarteak antolatuta, XX. Garagardo Azoka izan da asteburuan Txermingo ikastolaren azpialdean.
Janari eta edanari dagokionez oso aberatsa da garagardo azoka; ukondoa da, ordea, plater izarra. Janariari laguntzeko edana behar izaten da, eta 25 garagardo mota dastatzeko aukera izan dute bertaratutakoek. Villabonatarrentzat galdu gabeko zita izan da azoka beste urtebetez.