Araban eta Lapurdin, pultsulariak bikain

Asier Imaz 2016ko uztailaren 7a

Danok Daneta Taldeko pultsulariak bikain ibili dira Gasteizen eta Donibane Lohizunen. Arabako hiriburuan III. Euskadiko Liga jokatu zen kadete eta etorkizun mailetan.

Gazteetan Jon Kepa Kortajarena eta Aynabel Davila nabarmendu ziren, Gipuzkoarekin bigarren amaitu baitzuten. Sailkapen orokorrean, banakakoan, Davila hirugarrena izan zen.

Etorkizuneko pultsularien mailan ere Gipuzkoa bigarrena izan zen. Bertan aritu ziren Goretti Amonarriz eta Xabier Amonarriz. Banakako sailkapen orokorrean Xabier Amonarriz hirugarren sailkatu zen.

Bestalde, eta urtero bezela, uztailaren lehenengo larunbatean Altxkadi Saria jokatzen da Donibane Lohizunen. Danok Danena Halterofilia taldeak oso emaitza onak lortu zituen. Taldekako sailkapen orokorra irabazi zuten billabonatarrek: Susana Davila, Mikel Alvarez, Francisco Gonzalez eta Ekiatz Kortajarenarekin. Midi Pirine (2.), Aquitania (3.), Midi Pirine + Aquitania (4.), Indarra-Gasteiz (5.) eta Zarautz (6.) izan ziren ondoren gelditu ziren taldeak. Banakako sailkapen orokorrean, Mikel Alvarez lehen postuan geratu zen; Susana Davila bigarren eta Ekaitz Kortajarena hirugarren.

Azkenik, aipatu, Danok Danenakoak etxean ariko direla uztailaren 24an, Villabonako Jaien barruan. 12:00etan hasiko da III. Liga Nazionala Saria zentroko plazan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!