310 lagunek agurtu dute denboraldia

Asier Imaz 2016ko ekainaren 25a

Billabona FKE-ren denboraldi amaierako festa izan da gaur. Goizean futbol eskolako haurrek eta gurasoek partida jokatu dute. "Zorionez ez da gurasorik lesionatu". Ondoren, bazkari jendetsuaren txanda izan da. Arratsaldean jaiarekin jarraitu dute.

Bazkarian omenaldiak izan dira, jokalari aipagarrienei sariak emanaz, eta taldea utzi duten jokalariak agurtuaz. Lehen multzoan ondorengo jokalariak daude: Imanol Rodriguez, Eneko Jauregi, Eneko Alkorta, Beñat Inza, Lander Aizpuru, Axel Arrikarte eta Anes Rochi.

Jubenilen taldea, aldiz, ondorengo jokalariek utziko dute: Jurgi, Muri, Lozano, Ander Jaure, Artola eta Dani.

 

Mikel Elizegi, Billabona FKE-ren presidentea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!