Manu Muriel omendu dute

Asier Imaz 2016ko ekainaren 18a

Billabonatarraren oroimenezko futbol txapelketa jokatzen ari dira Arratzainen, bigarren edizioa. Finala 19:00etan izango da.

Omenaldi xume bezain hunkigarria jaso dute Manu Murielen senide eta lagunek gaur eguerdian, Villabonan. Murielen oroimenezko futbol txapelketa jokatzen ari dira bertan, Arratzainen, eta 12:00etan duela bi urte zendu zen Billabonako FKE-ko kidea omendu dute, elkarteko kideek. Senideek bere oroitarrian Villabonako zapi berdea zintzilikatu dute, eta futbol elkarteko ordezkariek lore sorta utzi dute ondoren. Minutu bateko isilunearekin amaitu da ekitaldia.

Futbol txapelketa goizean hasi da, alebin mailako 12 talderen artean. Txikienek partida eta jokaldi ikusgarriak utzi dituzte zelaian; adibidez, Tolosako atezainak bere atetik gola sartu duenekoa. Arratsaldean kanporaketa fasea hasi da, eta 19:00etan finala jokatuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!