Manu Muriel, omenduz

Asier Imaz 2016ko ekainaren 17a

Manu Muriel ez dute ahazten Villabonan. 2014ean zendu zen, eta iaz, bere oroimenezko futbol txapelketa hasi ziren antolatzen. Aurtengorako, bigarren edizioa prestatu dute, lehen urteko alebinentzat.

Manu Murielen lagunek diotenez, Billabona FKE-ren eraldaketa bere eskutik etorri zen, 80 jokalari izatetik 200era pasatuz. Murielek bizitzan bi pasio zituen, familia eta futbola. Larunbatean, biak elkartuko dira berriro ere Arratzainen.

Futbol txapelketa 10:00etan hasiko da, sailkatze fasearekin. Hitzordu berezia, ordea, 12:00etan izango da. Billabona FKE taldeko kideek omenaldi xumea egingo diote Manu Murieli eta bere senideei. Arratsaldean futbolak hartuko die berriro ere lekukoa. Kanporaketak jokatuko dituzte taldeek, 19:00etan finalak jokatzeko.

Txapelketa jokatuko duten taldeen artean eskualdeko hainbat ordezkari egongo dira: Billabona bera, bi talderekin, Zizurkilgo Danena, Tolosa CF eta Alegiako Intxurre KKE. Horiez gain, Euskalduna, Vasconia, Añorga, Sesma, Usurbil, Lazkao eta Ostadar ikusteko aukera egongo da Arratzainen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!