Musika-taldearen aukeraketa bi fase desberdinetan burutuko da. Lehen fasean, taldeak proposatzeko aukera izango dute herritarrek, baldin eta Amasa-Villabonan erroldatuta badaude eta 2002 urtean edo lehenago jaioak badira. Horretarako, talde baten izena proposa dezake herritar bakoitzak ondoko helbidera idatzita: gaztekontzertua@gmail.com. Taldeak proposatzeko epea ekainaren 17an hasi eta ekainaren 20an 14:00etan bukatuko da. Herritar bakoitzak behin bakarrik proposa dezake talde bat (ez gehiago), bere izen-abizenak emanda.
Behin proposatutako talde guztien izenarekin, udal teknikariek frogatuko dute, ea talde horiek uztailaren 27an Villabonan jo ahal duten eta ekintza horretarako gorde den aurrekontuaren barnean sartzen ote diren.
Behin hori frogatuta, bigarren fasea ekainaren 23an hasi eta ekainaren 26ko 00:00etan bukatuko da, eta bertan bi baldintza horiek betetzen dituzten proposamenen artean bozkatu beharko dute herritarrek. Dena den, lehen fasean talderen bat proposatu duten guztiei gogoraraziko zaie, berriz ere, bozketan parte hartzeko aukera.