Maiz tokatzen zaizu egin zizuten minaz hitz egitea?
Ez da erraza izaten horrelako uneak gogoratzea. Beste edozein traumarekin gertatzen den bezala, hasierako zauriak orbain bilakatzen dira gerora. Egin zidatena borrokatzeko indarrean bilakatu dut eta gaur egun giza eskubideen aldeko nire militantzia aldarrikatzen dut.
Aurreko astean Nekane Txapartegi bisitatu zenuen Zuricheko kartzelan.
Bizitzak horrelako bueltak ematen ditu. Berriz elkar ikusi genuen bederatzi urte pasa eta gero. Zalantzarik gabe, Nekane emakume indartsua da eta egoerari aurre egiteko sobera kemen du. Baina azpimarratu nahi dut, oso egoera zail eta larrian dagoela Suitzan. Momentu honetan 23 ordu ziegan ematen ditu, alabarekin egoteko aukera gutxi du eta ikusten duenean kristal baten atzetik bakarrik ikusten du. Zorionez, Geneban, Bernan eta Zurichen osatu dira Nekanerekiko elkartasun batzordeak.
Zergatik da Aritzak egindako lana garrantzitsua?
Tortura pairatu duen pertsona batentzat garrantzitsua da kontakizuna bera eta baita errekonozimendua. Iritsi behar gara momentu batera, non egin diren gehiegikeria guzti horiek, egia lortzeko batzorde baten esku egon behar diren. Ez dadila iniziatiba txikietan geratu, horrelako ekimenak instituzionalizatu nahi ditugu.