Pilota jaialdi ikusgarria, Villabonan

Asier Imaz 2016ko ekainaren 4a

Behar Zana Elkartearen 70. urteurrenean festa antolatu dute Villabonan. Gaur egun osoan zehar pilota izan da protagonista Bearzana pilotalekuan. Bihar, Errebote plazan jokatuko da desafioa.

Bearzanako pilotalekuan modalitate guztietako pilota partidak antolatu dituzte Behar Zana Elkarteko kideek. Herriko zein kanpoko pilotariak etorri dira Villabonara, maila handikoak gainera. Jaialdia ikusgarria izan da. Bihar, 11:00etan, errebote partida jokatuko da; Behar Zanako gazteak helduagoen aurka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!