Hasi dute 70. urteurrena ospatzeko festa

Ataria 2016ko ekainaren 4a

Villabonako Behar Zana elkarteak atzo bota zuen suziria, asteburu osoa iraungo duen egitarauari hasiera emateko. Gaur pilota eskolako txapelketako finalak jokatuko dira goizez eta arratsaldez frontoian jaialdia izango da. Gauean, Behar Zana danborrada aterako da kalera.

Atzo txupinazoaren ondoan, Olaederra inguruan, bola eta toka jokoak egin zituzten elkarteko kideek. Behar Zana elkarteko Bola taldekoak aritu ziren azalpenak ematen. Buruhandi eta erraldoiak atera ziren ondoren eta sagardo dastaketa egin zuten iluntzea girotzeko.

Bihar, igandea, 09.00etan jarraituko du festak dianarekin, eta 11.30ean belaunaldien arteko desafio bat biziko dute Errebote plazan. Festa amaitzeko, 14.30ean gonbidatuen bazkaria izango da elkartean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!