Kalera atera da sukaldea

Ataria 2016ko maiatzaren 14a

Koldo Manterola parrilleroak ikastaroa eskaini du Berdura plazan. Eguerdian pintxo dastaketa izango da arratsaldean txanpinoi lehiaketa, burruntzi tailerra eta arkume eta sagardo dastatzea izango dira.

Gurea zinema aretoko erakusketa gelan ardo kata egin dute gaur goizean eta 11:00k inguruan parilla tailerra izan da Berdura plazan. Dozena erdi herritar gerturatu dira Koldo Manterola aiarraren azalpenak entzutera. Elkano eta Casa Julinen jardun ondoren, gaur egun, Castillon dabil parrillero.

Hurrengo ekitaldiak:

12:00. Txuleta eta pintxo dastaketa Berdura plazan.
18:30. Villabonako I. Txanpinoi lehiaketa Berdura plazan.
19:30. Burruntzi tailer irekia Nicolas Esnaolaren eskutik, Berdura plazan.
20:00. Arkume eta sagardo dastatzea izango dira Berdura plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!