'Afrikako begiradak' erakusketa ikusgai izango da Gurea antzokian

Ataria 2016ko maiatzaren 13a

Etiopia Utopia fundaziotik larunbatean, hilak 14, 12:00etan, Villabonako Gurea Antzokian egingo den 'Afrikako Begiradak' argazki erakusketaren inaugurazioa egingo du. Maiatzaren 21a arte egongo da ikusgai erakusketa.

Nuria Faig argazkilaria bertan izango da, Tigrey lurralderako diru bilketa lortzeari begira estatuan zehar zabaltzen ari den argazki bilduma sorta honen nondik norakoak azaltzeko.
 
Bide batez, maiatzaren 19an, ostegunean, Proiektua kainaberak hitzaldia eskainiko du Iosu Jauregik 19:00etan, udaletxeko balio anitzeko gelan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!