Udaleku irekiak antolatu dituzte uztailaren 4tik 22ra

Ataria 2016ko maiatzaren 10a

Maiatzaren 13ra arte eman daiteke izena Gazte Informazio Bulegoan, Gaztelekuan, Katea Etxean, astearteetan 11:30tik 13:30ra eta 17:00etatik 19:00etara eta astelehen, asteazken, ostegun eta ostiraletan, 17.00etatik 19:00etara. Informazio gazteria@villabona.eus helbidean.

Bi urtetik Lehen Hezkuntzako laugarren maila bitarteko haurrentzat antolatu dute aurten udaleku irekia. Amasa-Villabonan erroldatutakoek lehentasuna izango dute eta beste herrietako haurrek itxaron zerrenda osatuko dute izen emateko epeak bukatu arte.

Irteera, jolas eta beste hainbat jardueren bidez, herriko haurrei aisialdiaz gozatzeko aukera ematea da helburua, modu aktibo, parte hartzaile, sortzaile, gizarteratzaile eta osasungarrian. Goizeko 09:30tik 13:00etara gauzatuko da udaleku irekia eta Haur Hezkuntza umeek ordu erdiko malgutasuna izango dute sartzeko eta ateratzeko.

Amasa-Villabonan erroldatutakoek ordaindu beharreko kopurua 80 eurokoa izango da. Bigarren anaia-arrebek eta hurrengoek 42 euro. Amasa-Villabonan erroldatuta ez daudenek, 120 euro ordaindu beharko dituzte eta kasu hauetan, bigarren edo hurrengo anai-arrebek 63 euro. Ordainketa aurrezki kutxetan egin beharko da haurreren izenean eta Katea etxera eraman beharko da ordainagiria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!