Besteak beste, Luis Ignacio Bolibarrek udalaren aurka jarritako demandari buruz eztabaidatuko dute zinegotziek eta bi mozioa aztertuko dituzte: alderdi sozialistak etxebizitza duin eta egokia legez okupatzeko aukera izateko eskubide subjektiboari buruzkoa bata eta EH Bilduk preso politikoen nazioarteko egunaren harira aurkeztutakoa bestea.
Horrekin batera, administrazio prozeduren eskuliburua idazteko eta herritarren arreta zerbitzu bat sortzeko udalak emandako pausoen berri emango da.