Behar Zana K.E. Bola taldearen eskutik antolatu dira, bola jokoa erakusketako bi saioak. Euskal Kirol honen ardatz nagusiak erakutsiko dira: nolakoa den bolatokia, nola jolasten den. Umeek bola botatzeko aukera izango dute.
Aurreko ostiralean, 2003 eta 2004 urtean jaiotakoen txanda izan zen. Ostiralean, apirilak 29an, 16:40tik 17:30ra Fleming ikastetxeko ikasleek hartuko dute parte eta 17:30tik 18:20ra Zubimusu ikastolako ikasleek. Guztiak 2005 eta 2006 urteetan jaiotakoak.
Olaederra kiroldegiaren ondoan dagoen bolatoki berrian egingo dituzte saioak.