Errefuxiatuen inguruko hitzaldia antolatu du Villabonako Parrokiak

Ataria 2016ko apirilaren 25a

Bihar, apirilak 26, 19:00etan Subijana etxean izango da eta Arturo Garcia Lucio ariko da hizlari bezala.

Udalaren laguntzarekin antolatu du hitzaldia Villabonako parrokiak. Errefuxiatuek nondik eta zertaz ihes egiten duten azalduko du Arturo Garcia Luciok. Politika ekonomikoetan eta soziologian aditua da eta gaiarekin kontzientzia pizten saiatuko da.

Gaztelaniaz izango da hitzaldia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!