'Musika ari du' ikuskizuna eskainiko dute Pirritx, Porrotx eta Marimototsek

Itzea Urkizu Arsuaga 2016ko apirilaren 13a

Musika ari du ganbera kontzertua eskainiko dute Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek, apirilaren 28an, Gurea aretoan. Aiurri aldizkariak antolatu du emanaldia eta bi saio egingo dituzte, 17:30ean eta 19:00etan. Sarrerak aldez aurretik Amasa kafetegian izango dira salgai.

Xabier Zabala eta  Euskadiko Orkestrako Kaabestri hari laukotearekin batera prestatu dute emanaldia. Pailazoek iragarri dutenez, "algara eta jolasen bidez, bizitzako egoera guztietan, egunero eta nonahi musika dagoela erakustea da asmoa kontzertu honen bidez. Musikak, soinuek eta melodiek inguratu egiten gaituztela, alegia".

Ia ordubeteko saioan, jolasean eta kantuan arituko dira pailazoak, musikaren erritmoan. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!