Oroimenerako eta aniztasunerako deia

Iñigo Terradillos 2016ko apirilaren 7a

Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna ospatzen da bihar; ijito elkarteetatik kultur aniztasuna defendatu dute

Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna da biharkoa, eta Tolosaldean egun horren harira ekitaldirik antolatu ez den arren, hamaika izango dira batean nahiz bestean, holokausto naziaren biktima izan ziren ijitoen oroimenez burutuko dituzten ekimenak. Izan ere, 500.000 inguru izan ziren erailak ijito izateagatik. Bada, biharkoa, oroimenerako egun moduan badute ere, dibertsitate kulturalaren egun bezala ikustea da ijitoen elkartetik zabaltzen duten nahia.

Tolosaldean ere bada ijitoen komunitatea, eta batik bat Amasa-Villabona inguruan bizi da. Euren tradizio eta kulturaz gehiago ezagutzera jo dugu Zubimusu ikastolara, eta Kontxi Ormazabal zuzendari laguntzailearen laguntzarekin batera, hainbat gazte ijitorekin aritu gara solasean.

Jonatan, Ramon, Esmeralda eta Ramon 13 urtetik 16ra bitarteko ijitoak dira. Villabonan, Zizurkilen eta Andoainen bizi dira. Ijitoen ezaugarri edo baloreen inguruan galdetuz, familiarenganako edo helduenganako errespetua nabarmendu dute. Azken honetan, aipatzekoa da, gainera, patriarkaren irudia. Famili bakoitzak izendatzen du, eta, esaterako, arazorik dagoenean beraiek izaten dira konponbidea jartzen dutenak.

Ezkontzari buruzko kontuak, birjinitatea, hildakoen oroimena, nortasuna edota euren etorkizuna nola ikusten duten bezalakoen inguruan aritu gara beraiekin solasean. Hemen elkarrizketa:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!