Etorkinentzat bi saio antolatu dituzte

Ataria 2016ko apirilaren 5a

Beste herrialdetan egindako ikasketak nola homologatu jakiteko saioa egingo dute apirilaren 11n eta atzerritartasun legeari buruzko informazioa emateko beste bilera bat antolatu dute apirilaren 20an. Bi saioak, Amasa-Villabonako udaletxean egingo dira.

Beste herrialde batzuetan burututako ikasketen homologazioa balioztatze eta onarpen prozesuaren inguruko informazioa, aholkularitza eta orientazioa emateko saioa izango da, apirilaren 11n, 18:00etatik 20:00etara, Amasa-Villabonako udaletxean. Bidez-Bide elkartea eta Tolosako Jabekuntza Eskolarekin elkarlanean antolatu du Tolosaldea Garatzeneko migrazio eta aniztasun sailak.

Biltzen elkartearekin batera, berriz, atzerritartasun legeari buruzko saioa izango da apirilaren 20an, 10:00etatik 12:00etara. Atzerritartasun legeak bizitzako arlo ezberdinetan duen eraginaren inguruko galderei erantzungo die aditu batek, herritar orori eskainitako saioan.

Bi ekimen hauetan parte hartu nahi duenak, 943 65 45 01 telefono zenbakira hots egin edo bestela migrazioa@tolosaldea.eus helbidera idatzi beharko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!