"Garagardo guztiak daude onak"

Ataria 2016ko apirilaren 2a

Beertoki artisau garagardo azoka 1 1459613904337
Beertoki artisau garagardo azoka 2 1459613911749
Beertoki artisau garagardo azoka 3 1459613918660
Beertoki artisau garagardo azoka 4 1459613925886
Beertoki artisau garagardo azoka 5 1459613933019
Beertoki artisau garagardo azoka 6 1459613940140
Beertoki artisau garagardo azoka 7 1459613947199
Beertoki artisau garagardo azoka 8 1459613954393
Beertoki artisau garagardo azoka 9 1459613961811
Beertoki artisau garagardo azoka 10 1459613968879
Beertoki artisau garagardo azoka 11 1459613976268
Beertoki artisau garagardo azoka 12 1459613983273
Beertoki artisau garagardo azoka 13 1459613990516
Beertoki artisau garagardo azoka 14 1459613997528
Beertoki artisau garagardo azoka 15 1459614007258

"Oso balantze positiboa" egiten ari dira antolatzaileak orain arte Beertoki artisau garagardoen azokaren inguruan. "Jende dezente ikusi dugu, eta arratsalderako gehiago espero dugu", esan du Aitor Otegi antolatzaileetako batek.

Jendea eta garagardo ekoizleak dagoeneko zoriontzen ari dira antolatzaileei egindako lanagatik. "Hori da gure satisfakzioa", esan du Otegik. Billabonatarrak zein kanpotik etorritakoak ari dira Bearzana frontoira  joaten, eta adin tarte ezberdinetakoak. "Azoka goizetik hastearekin hori nahi genuen lortu, denetariko jendea etortzea. Aniztasun handia dago", esan du Otegik.

Jendea "harrituta" dagoela dio Otegik: "Espero zutena baino kalitate handiagoa ikusten ari dira azokara etortzen direnak. Jendeak esaten digu garagardo denak onak daudela. Gu bagenekien Euskal Herrian kalitate handia dagoela artisau garagardoetan, eta hori nahi genuen bultzatu, bertako produktua eta bertako garagardogileak". Otegik gaineratu duenez, artisau garagardoek "beste pertsonalitate bat dute".

Beertoki azoka 23:00ak arte egongo da zabalik Bearzana frontoian, eta ondoren hiru kontzertu izango dira, hiru taberna ezberdinetan, giroarekin jarraitzeko. Guztira 17 artisau garagardogile etorri dira Villabonara euren produktuekin.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!