Bruselan gertatutako azken atentatu larri hau zerrenda amaigabe baten parte da. Beste behin ere, heriotza eta mina eragiten duen terrorismoaren ankerkeria eta zentzugabekeria baten aurrean gaude, non Amasa-Villabonako Udalak tinko kondenatzen eta erabat gaitzesten dituela adierazi nahi duen. Bizi den sufrimendua, terrorismo totalitarioaren kolpea jaso duten beste herri batzuen parekoa da. Honegatik guztiagatik, adierazten dugu:
- Ekintza terrorista hauen biktima eta senide guztiei gure samina eta elkartasuna adierazi nahi diegu.
- Inork ez luke biolentzia erabili behar, inork ez lituzke armak saldu behar, eta inongo nazioarteko politikarik ez litzateke erabili behar gatazka eta gerra gehiago sortzeko.
- Demokrazian, justizian eta giza eskubideetan oinarritutako mundu batean sinesten dugu. Horregatik, munduko edozein lekutan ematen diren giza eskubideen urraketa oro salatu nahi dugu.