1.000 mendizaletik gora, Aizkardiren 48. Mendi Martxan

Andoni Uzkudun 2016ko martxoaren 20a

Eguraldia lagun izan dute ibilbide osoan zehar eta ondorioz, gozatu egin dute mendizaleek. 

Esperinetziak eragina izan ohi du, eta Aizkardi mendi taldearen ibilaldiaren antolakuntzan ere urtetik urtera errazago egiten dituzte lanak: «Bakoitzak badaki zer eta non egin behar duen». 48. aldiz, antolatu dute, eta 1000 pertsonatik gora izan dira parte hartzaileak.

Ibilbide luzea, 43 kilometrokoa, egin dutenak 429 izan dira; 351 gizonezko eta 78 emakume. 24 kilometroko ibilbide motzean, berriz, 623 mendizale irten dira Villabonatik. 369 gizonezko eta 254 emakumezko.

Antolatzaileak «oso pozik» agertu dira: «Jendeak oso gustura egin du ibilbidea eta antolakuntza ere txalotu dute. Oso ona da guretzat kexarik ez izatea». Eguraldia ere uste baino hobeto portatu da, eta egun ederra izan dute lagun mendizaleek. Aizkardik «eskerrak» eman nahi izan dizkie «bai parte hartzaile guztiei eta baita laguntzaile guztiei ere».

Lan guztiak ez dira egunean bukatzen, eta biharamunak ere izaten du berea, baina 49. ibilaldia izango da.

Ibilbideko argazkiak: Aizkardi Mendi Elkartea. Argazki gehiago ikusteko

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!