Europar Batasuna eta Turkiaren arteko akordioa gaitzetsi dute

Ataria 2016ko martxoaren 19a

EBk Turkiarekin errefuxiatuak kanporatzeko egindako akordioa lotsagarritzat jo du Amasa-Villabonako EH Bilduk eta Ama-Lurra plazan Idomeni guneko errefuxiatuek bizi behar duten egoera irudikatu dute.

"Inor ez da ilegala" goiburua jarri dute irudikatutako errefuxiatu kanpamentuan eta hainbat lelo irakurri zitezkeen gunea inguratzen duen hesian: "Idomeni, ez gure izenean". Europako Batasuna eta Turkiak sinatu berri duten akordioa gaitzetsi du Amasa-Villabonako EH Bilduk.

Bestalde, PSE-EE udal taldeak, gaiaren inguruko mozioa aurkezteko asmoa agertu du, hurrengo plenoan udalbatzak eztabaidatu dezan.

EH Bilduk lotsagarritzat jo du gaur Legebiltzarrean Europar Batasunak eta Turkiak Siriako errefuxiatuei buruz sinatutako akordioa - See more at: http://ehbildu.eus/eu/instituzioak/gasteizko-legebiltzarra/9208-jaurlaritzak-errefuxiatuen-egoera-zuzenean-kudeatzeko-eskumena-eskatu-behar-dio-madrili-tramiteak-arintzeko#sthash.uk0MJ5aO.dpuf

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!