Erniobea ikastetxeak euskal aste kulturala antolatu du

Ataria 2016ko martxoaren 14a

Gaur hasi eta ostirala bitarte izango dira ekitaldiak ikastetxean eta herriko zenbait tokitan.

Martxoak 14:

09:00. Txiste lehiaketa ikastetxean Urki Galarragarekin.

09:00. Tolosan zehar bisita gidatua eta Euskal Herriko memoria historikoa ezagutzeko, “Gogora” Memoria Plazara bisita. 



Martxoak 15:

09:00. Euskal zesta-puntariak AEBetan eta zestapunta erakustaldia Ramon Olasagasti eta Goyo Altunaren eskutik, ikastetxean. 
09:00. Mintzolan, Naroa Agirre pertigistaren hitzaldia.

11:15. Mintzolan, Richard Oribe igerilariaren hitzaldia.


14:30. Mintzolan, Arantxi Padilla billabonatarra EITBko korrespontsala da Hego Ameriketan.

Martxoak 16:


09:00. Euskal zestapuntariak AEBetan eta zestapunta erakustaldia Ramon Olasagasti eta Goyo Altunaren eskutik, ikastetxean.

Martxoak 17:


Goizean. Talo tailerra egingo dute ikastetxean, goiz osoan zehar.

Martxoak 18:


11:00. Gurea zineman, Isilduriko emakumeen historiak: Bertsolaritza sekretuak antzezlana eskainiko dute.

11:00. Ikastetxean, kirol, jolas, plastika txoko eta lehiaketak egingo dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!