Diru bilketa abian, Ndiaga Sarr senegaldarraren gorpua jaioterrira bidaltzeko

Ataria 2016ko mar. 14a, 12:56

Ndiaga Sarr 27 urteko senegaldarra ostiralean hil zen, bat-bateko garuneko hemorragia baten ondorioz. Amasa-Villabonan bizi zen, eta AMHER elkarteari laguntzen ibiltzen zen.

Hain zuzen, AMHER-SOS Arrazakeria elkartea dirua biltzen hasi da, hileta egin eta Sarr-en gorpua aberriratu ahal izateko. Horretarako, kontu korronte bat zabaldu du elkarteak, eta herritarren laguntza eskatu du. Hauek datuak:

2095 5041 11 1071063571 (Kutxabank) - Kontzeptua: Ndiaga Senegal

Horrez gain, borondatea biltzeko kutxak jarri dituzte AMHER elkartearen egoitzan, Villabonako Amasa kafetegian, Or Konpon eta Rbote tabernetan, eta Afrikako produktuen Kale Nagusiko dendan. Kontakturako 667 710 928 edo 671 116 414 telefonoak ere eskura jarri dituzte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!