Lehiaketara aterako dute Amasako Iturrigoxoren ustiaketa

Ataria 2016ko martxoaren 7a

Amasako kultur etxeko edaritegi-jatetxearen ustiaketa kontratatzeko baldintzak argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Interesatuek martxoaren 22ra arteko epea dute proposamenak aurkezteko.

Bi urteko iraupena izango du kontratuak, urtebetez luzatu ahal izango dena. Kontratuak guztira, luzapenak barne, ezin izango du lau urte baino gehiago iraun. Esleipendunak gutxienez, 150 euroko kanona ordaindu beharko dio hilero Amasa-Villabonako Udalari. Eta 1.500 euroko behin betiko fidantza ordaindu beharko dute kontratua sinatzearekin batera.

Baldintza pleguak, irakurgai hemen.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!